XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Perpaus bakunaren egitura: Izen sintagma

Norbera, bakoitza, nor bere

Norberaren arazoak ezer ez balira...

Bakoitzak egin dezala egin behar duena.

Nor bere etxera joango da gero.

B.2.2.3.2.3. Beste izenordaina

Gehienetan determinatzaile gisa (B.2.3.3.) eta izenari laguntzen erabiltzen da (Beste gizon hori ez da hemengoa), baina baita izenordain modura ere.

Hala ere, kasu honetan, inoiz ez absolutiboan (Nor kasuan); ergatiboan (Nork) eta datiboan (Nori) baizik, normalean.

Heuk egin nahi ez eta besteri agindu behar al dion?

Zuk zikintzen duzuna bestek garbitu behar gero!

Besteri, bestek, etab. bezalakoak, alabaina, ez dira nahastu behar bestea, besteak, besteari, etab.ekin.

Hauek izena isilean duten determinatzaileak dira.

Ikasle bati ondo iruditu zitzaion, baina besteari ez.

(beste ikasleari)

B.2.2.3.3. Bihurkariak

Alboko hizkuntzetako erreflexiboak ditugu.

Euskaraz, izenordain indartuen genitiboak diren neure, heure, bere... + burua formula erabiliz osatzen dira.

Andonik bere burua hil du.

Ezingo dugu geure burua horretara behartu.

Ni neure buruarekin nagok haserre, ez hirekin.

Aditza Nor-Nork sistemaz erabiltzen da eta izenordaina era indartuan (neure, heure, bere, geure, zeure, zeuen eta bere(n) edo euren).

Gero eta sarriago entzuten dira hemen segidako esaldi hauen antzekoak:

Asko gorrotatzen naiz.

Sarritan ikusten gara egoera horretan.

Jatorragoa da goiko erak baino:

Oso gorrotatzen dut neure burua.